Aurkezpena
Aurkezpena
Ongi etorri Erlaitz Mendi Elkartearen web orrira. Irabazi asmorik gabeko elkartea gara, eta mendiarekin loturiko hainbat alderdi lantzen ditugu: mendi-ibiliak, alpinismoa, eskalada… Jende guztiarentzako: haurrak, gazteak eta helduak.
Web honen bidez, klubeko bazkide, jarraitzaile eta etorkizuneko lagunengandik hurbilago egon nahi dugu, eta elkartearen historiaz gainera, hainbat ekitaldi eta aurretik eginiko argazkiak eskainiko ditugu bertan.
Eta batik bat, gure asmoa da bazkide guztiak uneoro informatuak edukitzea, prestatzen ari garen guztiaren jakinaren gainean egon daitezen.
Gure elkartea Irungo Peña kalea z/g-an dago, eta hainbat ataletan mendi kirola bultzatzeaz gainera, bazkideek eta jarraitzaileek ekartzen dizkiguten beren esperientzien proiekzioak eskaintzen ditugu.
Astearte eta ostegunero biltzen gara gure lokalean, 19,30etatik 21:00etara, txangoak prestatzeko edo hitz eta pitz tarte atseginak igarotzeko.
Horrenbestez, adin guztietako mendizaleok zain gauzkazue gure zaletasuna partekatzeko, eta zaleak ez zaretenoi ere gonbita egiten dizuegu mendia kirola ez ezik askoz gehiago ere badela ikus dezazuen, natura, ongi pasatzea, lagunartea… ere baita.




